r92287_logo-pozolagua

POZALAGUA , KARRANTZA

Ranero herrixkatik bi kilometrora kokaturik dago, izen bere ko haitzaren oinean. 1957ko abenduaren 28an, ondoko dolo mita-harrobi bateko lehergailu baten eztandak agerian j arri zuen haitzaren barruan ezkutaturiko haitzulo hau.

Gidaturiko bisitaldi batean, haitzuloaren barruan sartuko gara, eta bertan, harribitxi geologiko horren aberastasun itzela ikusi ahal izango dugu. Ibilbidea metalezko pasagune batzuekin egokitu da, haitzuloaren barruan errazago ibili ahal iz ateko.

Interesgarriena estalaktita mota jakina da, eta horiei eszen triko esaten zaie. Erronka handia egiten diote grabitatearen le geari, eta norabide guztietarako adarrak dituzte, elkarrekin lo tuta eta korapilatuta. Eraketa horren jatorria ezezaguna da oraindik, eta prozesu natural horren inguruko azalpen asko eman dira. Eszentrikoen presentzia handiagoa Versailleseko gelaren sabaian ikus daiteke. Eurien garaian, haitzuloaren zorua urez betetzen da, aintzira txikia osatuz; horrek ispiluaren efektua sortzen du eta, horrela, argiztapenaren laguntzarekin, edertasun ikusgarriko giroa sortzen da.

  • Irekita:
    • Asteburu, zubiak eta jai egunetan.
    • Gabonak (gabonetako astea eta Gabon zahar gauaren astean) 24-25-31-1-6 egunak izan ezik
    • Aste Santuan (ostegun santuko astean eta Pazko-Astekoan)
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era)
    • Ezarritako egutegitik kanpo, bisitak har daitezke (bisita bakoitzean gutxieneko kopurua: 10 pertsona)

    Itxita:

    • Sucesoaren jaialdian (Irailaren 18an)
    • Astelehenak itxita (jaialdiak eta zubiak izan ezik)

Captura de pantalla 2015-02-27 a la(s) 14.56.32

Telefonoa: 649 81 16 7

http://www.karrantza.org/eu-ES/Orrialdeak/default.aspx