1. Kobazuloak naturako enklabe bikainak dira eta beste zenbait ingurune artifizialekin batera, gizakia sar daitekeen lur azpiko mundua osatzen dute.
2. Gizakia lurrean agertu zenetik, gizon nahiz emakumeek lur azpiko munduarekin erlazio estuak mantendu dituzte. Kobazuloak, hainbat zibilizazio eta kultura ezberdinen aterpe, egoitza, ingurune magiko eta topaleku izan dira.
3. Kobazuloak naturako ondarearen atalak dira. Gehienak ingurune karstikoetan agertzen dira eta lur azpi nahiz azaleko hainbat baliabide preziatuen jabe dira, esaterako garrantzi berezia hartzen duten lur azpiko urak. Beste batzuk, jatorri bolkanikoa duten labazko kobak dira. Denek interes bereziko balore geologiko nahiz biologikoak dituzte. Askok, babesa eta zaintza bermatu behar zaien balore kultural handiko aurre-historiako aztarnak, arrasto arkeologiko edo artistikoak izaten dituzte.
4. Kobazulo turistikoak, gizakia eta lur azpiko munduaren arteko erlazioaren osagai garrantzitsu bat dira. Azken mendeetan, nagusiki Europan, bisitak jasotzeko kobazuloen eta utzitako meategien atontzeak ugaritu egin dira. Horrela, baliabide sozioekonomiko bikainak bilakatu dira eta urtero hamarnaka milioi pertsona mugiarazten dituzte, hainbat herri eta eskualderen bertako ekonomietan eraginez.
5. Atonduak izan diren zenbait kobazulo, gizartea bere osotasunean lur azpiko munduaren errealitatera hurbiltzeko mekanismo bilakatu dira; atonketak, erabilera turistikoa eta bere ingurunearen garapen jasangarria bateragarri egin behar ditu, beraiekin erlazionaturiko ondare natural eta kulturala bermatuz.
6. Kobazulo turistikoak, gizakiaren historia eta ingurune naturalen ezagutza sortu eta transmititzeko benetako zentroak dira; bisitarien, nagusiki gazteenen, formazio eta kontzientziazioan modu nabarmenean laguntzen dute. Era berean, gizartearentzat garrantzi handiko ikerketa zientifikoak burutzen dituzten benetako laborategi naturalak dira.
7. Kobazulo turistikoak eta beraien kudeatzaileak, kudeaketa, kontrol eta zaintza mekanismo egokiak finkatzera konprometitzen dira, lur azpiko munduaren balore geologiko, biologiko nahiz arkeologikoak bermatuz eta kontserbazio nahiz zaharberritze zuzena ahalbidetuz.
8. Espeleologia eta lur azpiko turismoa errealitate osagarriak dira. Kobazulo turistikoen kudeatzaileek eta espeleologoek hainbat helburu partekatuak dituzte, ala nola, lur azpiko munduaren babesa, bere dibulgazioa eta erabilera jasangarri baten beharra.
9. Kobazulo turistikoak, nagusiki nekazal inguruneen dinamizazioan jokatzen duten egiteko garrantzitsua dela eta, administrazio publikoen laguntza irmoa behar dute. Tekniko, zientzialari, kazetari, dibulgatzaile, hezitzaile, kontserbazionista eta bestelako taldeei, ala nola ingurumen, kultura, kirola, hezkuntza eta turismo politiketan inplikatuak daudenei, laguntza eskaera luzatzen diete.
10. Kobazulo Turistikoen Elkarte Espainiarrak (ACTE), kobazulo turistikoen erabilera zentzuzko, orekatu eta jasangarri baten aldeko apustua egiten du; betiere irizpide objektiboetan oinarrituz eta gaitasunak erakutsiz, egungo nahiz etorkizuneko belaunaldien gozatzea ziurtatu eta koben kontserbazioa bermatzeko.