R14004_astitzkobalogo

MENDUKILO , ASTITZ

Astitzetik gertu, Lekunberritik minutu gutxira, Mendukilo kobazuloa dago, Aralar mendilerroaren barrunbea erakusten duena. Duela gutxi arte espeleologoek bakarrik ezagututako leku hau 2005ean ireki zen jendearentzat, publiko guztiari bere magiaz gozatzeko aukera emanez.

Mendukilo, mendez mende mendiko ukuilu bezala erabilia, gaur egun lur azpiko munduaren berezko zailtasunak gutxitzeko egokitua dago. Kobazuloa pasabide flotakor batez, argiztapen dinamiko batez eta multimedia sistema batez hornitu da. Horrela, ibilbidea egokia da hirugarren solairuraino igotzeko gai den edonorentzat.

60 minutu irauten duen bisita gidatuan hiru gela ikusteko aukera izango dugu: Artzainzulo, Laminosin , Herensugearen gotorlekua

Astean zehar ikasleekin lan egiten dugu, ingurunea hainbat jarduerarekin ezagutzeko aukera ematen duen eskaintza zabalarekin. Historiaurrea ezagutuko dugu, jolasaren bidez, lurrazpiko munduan sartuko gara, karst-a osorik esploratuko dugu ur-tantaren bidaiari jarraituz, eta ausartenekin pasabidetik kanpora joango gara, benetako espeleologoen moduan

Kobaren barruko tenperatura 8ºC-koa da eta hezetasuna asetasun-puntuaren inguruan dago. Mendukilo kobazuloak bere altxorrak erakutsi nahi dizkigu. Behatu, ikasi, gozatu eta errespetatu!

Erreserba egitea beharrezkoa da, telefonoz 948 396 095 edo sarrera online erosita www.mendukilo.com orrialdean.

Haurrak (0-3 urte)    0 €

Haurrak (4-10 urte)    7 €

Gazteak (11-17 urte)    8 €

Helduak (18-64 urte)    9 €

Jubilatuak (> 65 urte)    7 €

Eskolak eta elkarteak    kontsultatu