sarako-logo

SARAKO LEZEAK

Historiaurrea, ohiturak eta kondairak elkartzen diren lekua.

Euskal Herriko leku ospetsua izanez, anitz euskal mito eta kondaira Sarako lezean kokatzen dira, segur aski aurrehistoriatik gaur egun arte eta oraindik bizirik daude. Bisitaldian zehar, zeharkatuko duzue sarrerako atari harrigaria, bihurgune handian gora joango zarete, historiaurreko bizileku gunerantz, Euskaldunen Jatorriaren eta Mitologiaren bila. Iniziazio-bidaia bat, Argi Soinu batez apaindua, emozioz betea, Joxe Miguel Barandiaran antropologo ospetsuaren ikerlanetan oinarritua. Gehiengoak bisita dezakeen lezea, harlauzaz osorik osatu ibilbideari esker.

Egun guziz idekia, otsailetik Gabonetako oporrak bukatu arte.

Kontsulta itzazu bisiten ordutegia hemen:
https://reservation.grottesdesare.fr

  • Helduak: 10€
  • Haurrak (5 urtetik 13ra barne): 6€
  • Nerabeak (14 urtetik 17 urtera): 8,5€
  • Ikasleak (ikasleen txartela erakutsiz): 8,5€
  • Familia (2 heldu + 3 haur 5-13 urte): 32€
  • Prezio murriztuak badira taldeentzat (gutxienez 20 pertsona) eta ahalmen urriko pertsonentzat.

Xehetasunak: https://www.grottesdesare.fr/eu/horaire_tarif_eu.php

  • A 63 autobidean – ipar edo hego Donibane Lohizuneko irteera hartu
  • Gero D 918 errepidea hartu Azkainerantz
  • Azkainen D 4 errepidea hartu Sararantz
  • Sarako herri-barnetik 6 km-tan D 306 errepidetik
  • « Grottes, Grottes Préhistoriques edo Sarako Lezeak » seinalatzen dituzten bide-seinaleak segitu.