R93044_LEI-TXURI-KOL

SORGINEN LEZEA, ZUGARRAMURDIN

Zugarramurdiko mendebaldean, herrigunetik kilometro erdi baina gutiagora –Zugarramurdi-Sara bide zaharrean- dagoen azaleko egitura karstiko ikusgarriak « Sorginen Leizea » izena du. Kobazulo nagusiena gaur egun emaritsua den urlasterrak sortua da, izan ere, «Infernuko erreka»k Ipar-ekialde-Hego-mendebalde orientazioa duen tunel zabala zeharkatzen du, eta bere ezaugarriak ondoko hauek dira : 120 metroko luzera, 22-26 bataz bertzeko zabalera ekialdeko muturrean eta 12 metrokoa mendebaldekoan, eta 10-12 metroko altuera. Egitura karstiko hau goiko partean kobazulo nagusiak duen orientazio bereko bi galeri ttikiz osatzen da.

Egitura karstiko honen izena bertako kobazuloetan antzina egiten ziren ospakizun paganoengandik heldu da; 1609 eta 1614 bitarteko Inkisizio Prozesuan Zugarramurdin sorginkeria gauzatzen ziren ekitaldiak antolatzen zirela frogatzat aurkeztu zen.

“Sorginen Lezeko ibilbide, ekipamendu eta informazio materialari buruzko azterketa-diagnostikoa” proiektuak 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren bitartez (PDR) 4.650 euroko diru-laguntza jaso du. FEADER eta Nafarroako Gobernuak konfinantzatu, eta Cederna Garalurrek kudeatutako europar programaren bidez.

logopdr2

  • Asteartetik ostiralera: 10:30 – 18:00
  • Larunbatetik igandera: 10:30 – 18:30
  • Ekainak 12 – irailak 15: 10:30 – 19:00

Helduak 6,50€

Haurrak 4,50€

Prezio bereziak 65 urtetik gorakoentzako, gaztetxoentzako (12-17 urte), desgaitasuna duten pertsonentzako, familia ugarientzako, guraso bakarreko familientzako edo taldean bisitatzen gaituzuenentzako.

Behitiko Karrika s/n

31710 ZUGARRAMURDI

Tel: 948 599305

Email: zugarramurdikolezea@gmail.com