Zugarramurdiko mendebaldean, herrigunetik kilometro erdi baina gutiagora –Zugarramurdi-Sara bide zaharrean- dagoen azaleko egitura karstiko ikusgarriak « Sorginen Leizea » izena du. Kobazulo nagusiena gaur egun emaritsua den urlasterrak sortua da, izan ere, «Infernuko erreka»k Ipar-ekialde-Hego-mendebalde orientazioa duen tunel zabala zeharkatzen du, eta bere ezaugarriak ondoko hauek dira : 120 metroko luzera, 22-26 bataz bertzeko zabalera ekialdeko muturrean eta 12 metrokoa mendebaldekoan, eta 10-12 metroko altuera. Egitura karstiko hau goiko partean kobazulo nagusiak duen orientazio bereko bi galeri ttikiz osatzen da.
Egitura karstiko honen izena bertako kobazuloetan antzina egiten ziren ospakizun paganoengandik heldu da; 1609 eta 1614 bitarteko Inkisizio Prozesuan Zugarramurdin sorginkeria gauzatzen ziren ekitaldiak antolatzen zirela frogatzat aurkeztu zen.
“Sorginen Lezeko ibilbide, ekipamendu eta informazio materialari buruzko azterketa-diagnostikoa” proiektuak 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren bitartez (PDR) 4.650 euroko diru-laguntza jaso du. FEADER eta Nafarroako Gobernuak konfinantzatu, eta Cederna Garalurrek kudeatutako europar programaren bidez.
Asteartetik igandera:
11:00etatik – ilundu arte (sasoiaren arabera)
Ordutegi zabalagoak Aste Sainduan, goi sasoian (uztailak 15 – irailak 15) jai egunetan eta zubietan.
- Abuztuak 18a (zikiro-jate egunean), errefeta egunean, abenduak 25a eta urtarrilaren lehenengo hamabostaldian (astebukaerak izan ezik) hetsita.
-helduak 4,50€
-haurrak 2,50 € (6-12 urtekoak)
-taldeak: prezio bereziak
-Sorginen Museoa bisitatzen bada 1€-ko deskontua eginen da.