R92790_astitzkobalogo(pc)-copiar

MENDUKILO , ASTITZ

Lur azpiko munduaren zirrara denon eskura Astitzko Kontzejuaren herri lurretan kokatua dagoen leize hau, mendeetan zehar mendi ukuilu gisara erabilia izan da. Baina 2005eko udatik aurrera, erabilpen berri bat izango du, bisitariak jasotzeko moduan atondu baita. Lur azpiak dituen berezko zailtasunak edonori errazteko asmoz, zaldain flotakor, argiztapen berezi (argi dinamikoak) eta multimedia sistemaz hornitu da leizea. Honela, ibilbidea bere kasa bi pisu igo eta jaitsi ditzaken edonorentzat egokitua dago. Bisita guztiak zonaldeko giden laguntzaz burutuko dira, gehienez 50 pertsonaz osatutako taldeetan. 60 minutuko iraupena izango duten bisita hauetan hiru gelaune ikusteko parada izango da: Artzainzulo, Laminosin eta Herensugearen Gotorlekua. Kobaren barne tenperatura 8ºC-takoa da eta hezetasuna saturazio puntutik gertu dago. Udazken eta neguan, zonaldeko prezipitazioei esker uraren presentzia nabarmena da. Udaran berriz dezente lehortzen da.

Bisitaren osagarri gisa eta ahalik eta etekin handiena ateratzearren, kobaren inguruan harrera etxe bat eraiki da. Bertan, ikus entzunezko gela, erakusketetarako zonaldea, komunak eta denda txiki bat topatuko ditugu. Mendukiloko lezea irrikitan dago bere altxorrak erakusteko. Begiratu, ikasi, gozatu eta irrespeta ezazu.

Bisita aurretik erreserbatzea gomendatzen da: 948 396095 (gutxienez 2 eguneko aurrerapenarekin).

Captura de pantalla 2015-02-27 a la(s) 14.50.12

Ikus www.mendukilo.com / Aurretik bisita erreserbatzea komeni da.

Telf. 948 396 095

mendukilo@mendukilo.com