arrikutz

ARRIKRUTZ, OÑATIKO KOBAK

Oñati inguruko paisaiak kalitate handiko elementu interesgarriak ditu. Besteak beste, kare-harri (karst) bikain ikusgarriak daude Aizkorri mendiaren magalean, Arantzazuko Santutegitik gertu, eta lur azpian, espeologi fenomeno eta gune luze konplexuak. Arrikrutz, Euskadiko aitzindarietako bat izan da espeologia, arkeologia eta paleontología azterketetan.
Haitzulo barruko ibilaldiak 60 minutu iraungo du eta, sistema informatikoari esker, gai ugari landuko dira, ikuspegi pedagogikotik, eta erabat modu interesgarrian landu ere. Besteak beste:
• Urak eta hidrologiak Haitzuloa nola zizelatu duten.
• Arrikrutz Haitzuloaren barrunbea, Gesaltza-Arrikrutzeko karst-sistema konplexu eta itzelak hartzen dituen 14 km-etan.
• Haitzuloaren osaera geologikoa eta aberastasunen balioespena: lurrazpiko erreka eta estalaktita izugarriz betetako galeria dira guztietan aipagarrienak.
• Arrikrutzeko aurkikuntza arkeologikoak eta paleontologikoak. Haitzuloetako lehoi baten eskeletoa osorik. Horrelako lehen aurkikuntza izan zen Estatuan.

Helduak : 9 euro.

Jubilatuak: 6 euro.

Haurrak(0-4urte): dohan

Haurrak(5-16): 6 euro.

Langabetuak: 6 euro.

Taldeak(gutxienez 15 pax): 6 euro.

Ikastetxeak: 4 euro ikasleko.