Euskal lurreko kobak

Atlantiar Pirineo eta Kornisa Kantabriarrean, kareharriz osaturiko mendiguneak paisaiaren berezko aztarnak dira, bertan leize, hobi eta isurbide karstiko ugari barne hartuz.

Balio ekologiko zein natural handiko leku hauetan gizakiaren iraganaren arrasto garrantzitsuak mantendu dira, eta zenbait kasutan, berauen hormak oraindik artzain-kondaira eta mitoei loturiko erritu herrikoiez hitz egiten digute.

Leku hauetan, paisaiaren edertasuna ez dago lurraren gainean soilik, bihotz bihotzean ere karma handiko bazter naturalak baitituzte; izan ere, “seigarren Kontinentea” deitu izan diote batzuek. Gero eta gehiago dira, lurpeko munduan interesa dutenak, Lurraren erdiguneraino barneratzen direnak, denboran atzera egiteko, Historia ezagutzeko, istorioak entzuteko, edo soilik mendeetan zehar sorturiko formazio kapritxosoen edertasuna ikusiz gozatzeko.

Urdazubi-Urdax, Sara, Zugarramurdi, Arrikrutz, Pozalagua, Ekainberri eta Mendukiloko lezeok “Mugarik gabeko lurpea” ekimena martxan jarri dugu, bisitariari batzuetan hurbil bezain ezezagun diren baliabide hauek ezagutzera emateko intentzioarekin. Animatu gu bisitatzera, leize bakoitza bakarra da.

Begiztatu nahi al duzu lur azpiko mundua, ezagutzeke geratzen zaigun azken kontinentea? Julio Verneren antzera barneratu nahi al duzu lurpeko erraietara? Ezagutu nahi al dituzu lurpeko formazio bitxiak eta bertako faunaren berezitasunak? Orain dela 13000 urte kobazuloko hormetan egindako margo zoragarriak ezagutzea nahi al duzu? Ala bada, anaiartutako kobak eskaintzen dizkizuten erreztasunez baliatu besterik ez duzu.